XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6.3.2.- ZINTA ZULATUA

A) EUSKARRIA

Zinta zulatua, fitxa zulatuaren moduko zulotxo biribilak dituen paperezko zinta da.

Zulaketa-kanal deituriko lerro batzuri jarraituz egiten dira zulaketak.

Zinta zulatuetan informazioa adierazteko zutabe bakoitzean karaktere bat gordetzen da.

Karaktere bat gordetzeko 5,6,7 edo 8 zulaketa posibleen bidez egiten da, dispositiboaren arabera.

Zulaketa posible hauek direla eta, zinta zulatuak 5,6,8 eta 84 kanalekoak direla esaten da, byte bakoitza 5,6,7 edo 8 bitek osatzen dutelarik.

Zinta zulatua gero eta gutxiago erabiltzen da, gaur egun ia ia baztertuta dagoelarik.

B) PERIFERIKOA

Zinta zulatuaren informazioa konputagailuan sartzeko ZINTA-IRAKURGAILUA erabiltzen da.

Dispositibo honen abiadura 100-200 karaktere/segundu tartekoa izan ohi da eta irakurtzeko metodo mekanikoa edo optikoa erabiltzen dira optikoa lasterragoa baino garestiagoa gertatuz.

Transkipzioa egiteko zinta-zulagailua deritzon dispositiboa erabiltzen da.

Dispositibo hau lineaz kanpo dago eta txartel-zulagailu antzekoa da.

6.3.3.- TEKLATUA

Idazmakina elektroniko bat konputagailuarekin zuzenean lotuta dela esan daiteke.

Teklatua idazmakina arrunten teklez eta beste tekla berezi batzuz horniturik dago.

Teklatuan ez dago oso argi euskarria zein den.

Teklatu batzutan karaktere bakoitza sakatu ondoren karaktere hori konputagailura bidaltzen da; bestetan berriz teklatuan memoria txikia bat dago, buffer edo indagetzaile deritzana, non bete arte karaktereak biltzen bait dira eta bufferra betetzen denean automatikoki bertan dagoen informazio guztia konputagailura bidaltzen da.

Lehenengo kasuan euskarria linea da bigarrenean berriz bufferra.

Teklatuaren abiadura oso handia da baina sakatzen duen pertsonaren abiadurak oso motela bihurtzen du.